#tidytuesday 2022-19: NYT bestsellers

Lanabesak: ggplot2

2022-19 #tidytuesday-rako proposamena. Grafikoak NYTeko liburu salduenen zerrendan aste gehien agertu diren 10 liburuen datuak biltzen ditu.

Kodea eta A2 tamainako PDF-a github.com-en eskuratu dezakezu.

#tidytuesday 2022-19

Patroien hautemateari dagokionez, liburu bakoitzeko zerrendan denbora-tarte zabalenean agertu den liburuaren denbora-tartea kalkulatu da, liburu bakoitzaren lehen agerpenaren astetik hasita.

Honela, “Oh, the places you will go” liburuaren patroi berezia errazago hauteman daiteke. Agerpenak lehen astetik aurrera multzokatuta egon beharrean (edo, hainbat libururen kasuan, filma estreinatu eta ondorengo aste batzuk gehituta), liburu hau plazaratu eta hurrengo hamar urteetan urtero hainbat astez berragertu egiten da zerrendan. Aste horiek guztiak gehituta zerrendan aste gehien agertzen den liburua izatea lortzen du.

Grafikoaren behin-behineko bi zirriborro. Ezkerrean, facet_wrap en ‘scales = ‘free_x’ balioa erabilita sortutako grafikoa. Eskuinean, liburu guztiek denbora-tarte bera izan dezaten kalkuluak aplikatu ondoren sortutako grafikoa.

Post gehiago